GILTXAURDIKO INSTALAZIOEI BURUZKO PRENTSA OHARRA

Baztango Udaleko Giltxaurdi S.L.U.-ko administrazio kontseilua 2016ko otsailaren 3an bildu zen. 2015 urteko kontuak onartu zituen 41.391,81€-ko irabaziekin. Irabazi eta galeren kontuen dokumentuetan oinarrituta kontuak nola joan ziren azaldu zuen gerenteak. Gastuei dagokionez, datu aipagarriena, hornikuntzetan aurreztu den diru kantitatea da, hornikuntza merkeago bat erabiltzen delako 2014 urtetik aurrera. Diru sarrerei dagokionez, udako eguraldi ederrak diru sarrera gehiago lortzeak ekarri zuela aipatu zuen. 

Bertze aldetik, ezin dugu ahaztu, enpresa pribatuek lortzen zuten etekin industriala Baztago Udalari gastu bat suposatzen ziola eta gaur egun, enpresa publikoko etekinak, instalazioko egoera hobetzeko erabiltzen direla edo inbertsiotarako.

Bilkura honetan ere, aho batez 2016 urteko aurrekontuak onartu ziren. Orokorrean partida guztiak aurreko urteko gastuen kantitate berdinarekin mantentzen dira, salbuespen batzuk kenduta. 2016ko Erosketa bereziak partida handitu egin da, instalazioan hobekuntzak egiteko helburuarekin eta efizientzia energetikoko partida bat gehitu da ingurugiroko inpaktua gutxitzeko.