Urko Gartzia lekaroztarra atxilotu dute Indar Gorriren kontrako sarekadan


Iruñeko 2. Instrukzio epaitegiaren aginduz egin da operazioa eta ekinbideak sekretupean egitea ezarri du. Atxilotuetako batzuk Iruñeko Chinchilla generalaren kaleko Poliziaren egoitzara eta besteak Galizia etorbideko Guardia Zibilaren komandantziara eraman dituzte. Atxiloketak Iruñean eta Altsasun egin dira, besteak beste.

Efe-ri epaitegiko iturriek aurreratu diotenez, talde kriminaleko kide izatea eta "lesio delituak" egitea egozten diete atxilotuei. Iturri horien arabera, "ia hogei" dira atxilotuak. Ahotsa.info-k, berriz, adierazi du hemezortzi direla atxilotu kopurua.

Atxilotuen artean Lekarozko Urko Gartzia dago.

BATZAR INFORMATIBOA
       -gaur, Otsailak 1, astelehena.
       -arratsaldeko 8etan
       -Elizondoko plazan.