Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: martxoa 18, 2016
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

errepresioa kultura
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

Herriak bizirik atxekitzeko, etxeak bizitegitarako

Baztango EHBilduk oharra plazaratu berri du bailaran bizitegien inguruan bizi den egoeraz arras kezkatuta eta soluzioak bilatu asmoz. Jarraian azaltzen dizuegu bere osotasunean:   "Bizitegia izatea aunitz zailtzen ari da Baztanen. Etxetzarrekin gertatzen ari denaz gain apartamentu turistikoak han-hemen agertzen ari direlako. Apartamentu hauetako aunitz alokairuko bizitegi bezala erabili izan dira, jabeak iritzia aldatu eta ostatu-turistikotarako izatea erabaki duen artio. Berriki, alokairuko bizitegian maizter zen gaztea lekutzeko agindu du nagusiak, apartamentu hori ostatuturistikotarako erabili nahi duelako. Horrelako ohartarazpen gehiago egon dira eta ez du irudi geldituko direnik. Egoera horretan maizterrak ixilik, norat jo ez jakinki, etsi-etsian bere bakartasunean bizi du arazoa, arazoa berea bakarrik bailitzan. Hain zuzen, hori da saihestu behar dena: alokairuko bizitegiekin eta apartamentu-turistikoekin gertatzen ari dena norberaren arazoa bertzerik ez denaren ustea, g...
Irudia

Kapitalaren zonbiei nola aurre egin

Raul Zelik alemaniar kazetari eta ekintzailea Elizondon egon berri da bere azken liburua "Zombis del capital” aurkezten eta bertan jasotakoak dira ondorengo kronikan datozenak: "Raul Zelik alemaniar ekintzaile eta akademikoak “Zombis del capital” bere azkeneko saiakera aurkeztu zuen bart Arizkunenea kultur etxean, Elizondon. Liburuan oraingo krisiari buruzko gogoeta egiten du, kapitalismoaren barneko logikak langileak eta ingurunea xehatzen dituela erranez eta horren aitzinean herritar guztiendako alternatiba sozialista eraiki behar dela aipatuz, bizitzaren merkaturatzea geldiarazteko jabetza komuna eta planifikazio demokratikoa bultzatuz. Elizondoko kultur etxeko mintzaldien gela jendez bete zen, saiogile eta Alemaniako Die Linke ezkerreko alderdiko zuzendaritzako kidearen gogoetak lehen eskutik ezagutzeko. Horrela, Zelikek oraingo aldiaz solastatzerakoan kapitalismoaren krisia eta krisi ekologikoa izan zituen solasbide, biak uztarri beretik lotuak. Kapitalismoaren krisiaz a...
Irudia

"Mutil-dantza baztertzailerik ez dantzatzea lortu dugu"

Plazara dantzara ekimenaren prentsaurrekoa bere osoan pasatzen dizuegu; bertan, Mutil-dantza baztertzailerik gabeko urtea izan dela aurtengoa eta horri buruzko hausnarketa luzatu zute zuten bertaratuek: "Gaurko prentsaurrekoa aurtengo Baztango herrietako bestetan lehenenbiziko aldiz mugarri garrantzitsu bat gainditu izanaren berri emateko deitu dugu. Baztanen Mutil-dantza parekideak izateko borroka hasi zenetik, lehenbiziko aldiz erraten ahal dugu aurtengo herrietako bestetan Mutil-dantza baztertzailerik ez dantzatzea lortu dugula. Hamarkada luzeetan eman den borroka feministaren ondorioz lortu den garaipena da hau. Azpimarratu nahi dugu helburu hau lortzeko bidea luzea eta gogorra izan bada ere, Baztan feminista bat eraikitzeko aitzinamendu nabarmena izan dela aurtengoa. Argi utzi nahi dugu baita ere, dena ez dagoela irabazia eta oraino bide luzea dugula egiteko. Bazterketarekin akitu bada ere, baztertzaileak ez dira desagertu. Bazterketa ez da akitu beraiek egindako hausnarketa ...
Irudia

EHBilduren kanpainako ekitaldi nagusia

  Pasa den larunbatean hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin zuen EHBilduk Elizondon, Laura Aznal lehendakarigaia eta Fernando Anbustegi Baztango alkategariarekin. Eguraldi txarraregantik plazan egitekoa zen ekitaldia Braulio Iriarte pilotalekura leku aldatu behar izan zuten, baina aldaketa ez zen traba izan jendea biltzeko eta giro ederra sortzeko. Hitz hartze nagusien aitzinetik Maren Altzuart arizkundarrak eta Kattalin Arizmendi elizondarrak ekitaldia girotzeko edukiz eta lirismoz beteriko kantu eta poesia eskaini zuten. Ondotik Fernando Anbustegi Baztango alkategia mintzatu zen, jendeen beharretan pentsatutako proposamenak aurkeztu zituen, orain artio emandako pausuak ondokoekin uztartuz, zerbitzu publiko sendoak horretarako berme gisa aurkeztuz. Horrela, haur eskolaren gestioa publifikatu izana aipatu zuen eta herrietako eskolak zaindu beharra ere bai. Etxebizitza politika publikoa aldarrikatu zuen gazteei eta sektore guztiei bizitegia bermatzeko eta adinekoei buruz zah...
Blogger zerbitzuak eskainia