Hurrengo hilabeteetan zehar, Elizondoko Herriak utzi duen lur sail batean baratze bat lantzen hasiko dira herriko bi ikastetxeetako hainbat haur Udaletxeko langile eta teknikarien laguntzaz. Proiektu honetan Elizondoko Eskolako eta Baztan Ikastolako 3 gelek parte hartuko dute, 50 haur, 3 maistra eta laguntzeko prest leudeken guraso guztiak. Lurra Udaletxearen gibelekoaldean dago.
Jarduera hezitzaile honen bitartez auzolana, elkar trukea, natura eta ingurugiroa, aitatxi-amatxien ezagutzak, hondakinen kudeaketa eta konposta, herriko azoka eta gure ingurune hurbilari loturiko bertze hainbat eduki pedagogiko interesgarri landuko dira.
Lehen ekintza martxoaren 9an burutu zen, goizeko 10:00etan, Hondakinetarako Udal Teknikariaren laguntzaz konposta prestatuko dutelarik ikasleek.