"ZER JAN, HALAKO BAZTAN" AURKEZTU DU UDALAK ALBAITARITZAREN BABESAREKIN


Zer jan, halako Baztan herritarren artean bere honetako jatekoei buruz kontzientzia piztu eta tokiko ekonomia indartzeko Baztango udalaren iniziatiba da.

Gaur goizean egindako prentsa agerraldian, tokiko ekonomia eta elikadurari buruzko hausnarketa eta ondorioz ekimena aurkeztu du Baztango Udalak. Gure eguneroko kontsumo ohitura aldatzea norberaren eskuetan dago, horregatik konbidapena egin dute bere hontako produktuekin betetzera eguneroko saskia, tokiko ekonomian herritarrak eragile direla ohartzera.

Bere honetako jatekoak nekazal sektoreak ematen ditu. Sektoreak bizi duen krisia ez da oraingoa, aspalditik heldu da. Kontsumitzaileok zerbait egiten ez badugu, nekazaritza Baztanen desagertuko da eta tokiko ekonomia ahulagoa izanen dugu. Orduan, nork produzituko ditu kalitateko jatekoak? nork zainduko ingurua? Nork altxatuko hainbertze jakitate eta kultura?

Eskuorri bat publikatu dute, etxe guzietara ailegatu dena eta Udaleko web orrian ikus daitekena: zer jan, halako Baztan 


Eskuorri honekin Baztango produktuei buruzko interesa piztu eta hauen garrantziaz oharatarazi nahi du Udalak. Betiko produktuak modu berrian prestatzeko modua erakutsi nahi dugu, produktu modernoak eginez, oraingo mundurat egokituak. Hiru errezeta ageri dira: ardiaren esnearekin baratxuri zopa, zenderena opilak eta ardi-esne flana.

Errezetarekin batean, artzaintzaren balioa, ekoizpena, paisaiaren zainkete eta aber azaltzne dituzte. Sektoreari buruzko datuak agertu dituzte, Baztango ekonomian duten garrantziaz ohartzeko eta produktuen balio nutrizionalari buruzko argibideak izateko.

Errezetak egiteko modua Belen Urrutia sukaldariak erakutsiko du eta Xaloan agertuko da, apirilaren 14, 21 eta 28an, 13:00etan eta 20:00etan

Zer jan halako Baztan laneko ildoa arras inportantea da eta horren inguruan elikadura buruajabetza ardatz hartuta esku hartze sendo, egituratu eta estrategikoa egin nahi du udalak.