TXIRRINKA, proiektu txikitzaileen kontrako bizikleta martxa igandean akituko da Bergaran. Bergarako Angiozar auzoan izanen da, AHTren lanen ondoan, bertan kokatzen baita EAEko hiru hiriburuak lotuko lituzken erokeria xahutzaile horren muina. Egitaraua hau izanen da:
- 12:00. Lau zutabeen elkartzea, Bergarako Labegaraieta polikiroldegiko aparkalekuan.
- 12:30. Martxa-Manifestazioa: Bergara-Angiozar. Bizikleta bazterrean utzi eta, 4 km-ko azken txanpa hau oinez eginen da. Modu honetan, AHT gelditu Elkarlanak duela 15 bat urte egindako lehenengo mobilizazioa gogoratuko da.
- 13:30. Ekintza sinbolikoa AHTren lan eremuaren ondoan.
- 14:00. Akitze ekitaldia Angiozarreko pilotalekuan. Bertan lau lekukoekin batera heldu diren idazki laburren irakurraldia izanen da, propio idatzi duten egileen eskutik: Jasone Mitxeltorena (Nafarroa), Juan Ibarrondo (Araba) eta Amaia Agirre (Gipuzkoa). Txirrindula eder baten zozketa ere burutuko da.
- 14:30. Herri bazkaria. Ondoren, Sebastopoleko Titiriteroek egindako dantza saioa eta musika. Ikusten denez, ekimen honek aukera ezin hobea eskeintzen du lurraren alde, azpiegitura txikitzaileen aurka eta jendarte eredu berri baten alde mugitzen ari direnen arteko sarea indartzeko.