BAZTAN IKERGAI DUTEN IKASKETA AKABERAKO PROIEKTUAK LAGUNTZEKO DEIA

Baztango udalak bigarren urtez segidan Baztan ikergai duten ikasketa edo master akaberako proiektu edo lanak egiteko diru-laguntza deialdia egin du. Hala, aurkeztutakoen artean 500 euroko lau laguntza emanen ditu. Urtarrilaren 13ko Tokiko Gobernu Batzordean erabakia hartu zen eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean atzo argitaratzekin indarra hartu du.

Deialdi honen helburua Baztango ikasleen artean Baztani eta Baztango etorkizunari buruzko kezka eta interesa piztea da eta beraiek egin beharreko lanak edo proiektuak, helburu horretarako egitea. Proiektuak eta lanak bakoitzaren ikasketa arlokoak izanen dira.

Iaz lehendabiziko deialdia egin zen eta onuradunak Alaitz Arretxea, Josune Berho eta Oinana Otxandorena izan ziren. Beren lanak hurrenez hurren: turismoari buruzkoa, XVII-XVIII. mendeetako goi-mailako etxe tipologiei buruzkoa eta mutil-dantzei buruzkoa.

Deialdiaren oinarriak