Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: azaroa 08, 2017
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

Malen Alzuart: "Elkarlana beharrezkoa izanen da"

Nola heldu gara hona? Saguzarrek dute errua? Sobera gauza aditu ditut hau erantzun ahal izateko. Ez dakit hona nola heldu garen, saguzarren erruz, ea dena antolatuta zegoen, naturak arnas pixka bat behar zuen … Orain galdera bertzelakoa da, nola aterako gara hemendik? Aterako ote gara eta zerbait ikasiko al dugu orain artekoaz ala segidan atzenduko dugu? Gerran gaude? Orain artekoari ere izen hori ematen ahal zaiola uste dut: gerran ginen eta gerran segitzen dugu, sistemak berak bulkatzen gaitu gerran bizitzera. Ingurura begiratzea bertzerik ez da honetaz ohartzeko: genero zapalkuntza, feminizidioak, maila sozioekonomiko desberdineko pertsonen arteko bereizketa nabarmenak, arrazakeria, prekaritatea, nazio zapalkuntza ...  Etengabeko lehiakortasun egoera batean bizi garela erranen nuke, maiz ondokoaz kezkatzen ez den jendez inguraturik, "nork berea eta kito". Sistemak aspaldi bulkatu gintuen indibidualismo egoera honetara, eta gerran gaude, bai, eta borr...
Irudia

Elkarretaratzea energia publifikatzeko aldarrikatuz

Baztango Talde Ekosozialak elkarretaratzea eginen du otsailaren 10ean, Elizondoko plazan, arratsaldeko 19:30ean, "Ebasketarekin akitu, energia-enpresak publifikatu" lemapea. Jarraian duzue taldeak igorri duen testua gaiaren inguruko azalpenak emanez: "Gure antolakuntza sozial eta ekonomikoa giza-gorputza balitz, odola energia-jarioa litzateke. Gelditu gabeko energiaren jarioak mugiarazten ditu gizartea iraunarazteko beharrezkoak diren prozesu sozial eta produktiboak. Elikadura, etxea, berokia, ura, garraioa… ekoizpen eta zerbitzu prozesu konplexuak dira gurea bezalako jendarte garaikideetan, eta bitartekoturik heldu zaizkigu; herritar arruntek, normalki, jatorrizko lehengaiak ez ditugu ez ukitu ezta eraldatzen ere, produktu edo zerbitzu bezala eskuratzen ditugu, merkantzia gisa. Merkantziaren gaineko gogoeta bertze aldi baterako utzirik, gure antolamendu sozial eta ekonomikorako hain beharrezkoa den energia-jarioaz bi gogoeta egitea beharrezkoa da: Alde batetik, gure ant...
Irudia

"Epaiketa herri oso baten aurkako erasoa da"

  Gaurko egunean, ustez Aroztegiko proiektua gelditzeagatik, epailearen aitzinean deklaratzera deitutako herritarrei babesa eta elkartasuna erakusteko elkarretaratzea burutu da Nafarroako Auzitegiaren aitzinean (Ahotsaken bideoa duzue ikusgai) .  Pasa den igandean, hainbat herritarrek errepresioa salatzeko eta deklaratzera deitutakoei babesa eskaintzeko agerraldia egin zuten Lekarozen eta bertan jarraian azaltzen dizuegun zabaldu irakurketa egin zuten:    "TEX eta Palacio de Arozteguia, S.L. bezalako enpresa espekulatzaile eta suntsitzaileen menpe dauden gobernu eta epaitegiek, sei herritar deitu dituzte deklaratzera, baina proiektu hau herri oso batek gelditu du, ez sei pertsonek. Beraz epaiketa hau herri oso baten kontrako eraso bezala hartzen dugu. Banakako arduraz mozorrotu nahi dutena, kolektiboki erantzuteko prest gaude. Onartezina da baliabide publikoak herritarren borondatea defendatzeko erabili beharrean lurra eta ingurua xehatzen ari direnen beharretara era...
Irudia

GASNAREN ASTEA ANTOLATU DUTE ZENBAIT ERAGILEEK

Prentsa ohar baten bidez Baztango Udala, Baztango Gasnagileak, Cederna Garalur eta Hazitik Hozie elkarlanean antolatu duten Gasnaren astea aurkeztu zuten joan den astean. Apirilaren 2tik 9ra izanen da lehendabiziko aldiz eginen den aste hau eta ekitaldien bidez esnekien ekoizpenak Baztanen duen garrantzia azpimarratu nahi dute. Aurtengo Udaberriko Feriako egitaraua egokitu dute Gasnaren astearekin bat egiteko. Aldi berean Baztango hainbertze ostatu eta jatetxetan laguntzari esker eskaintza grastonomiko berezia ere eginen da egun horietan, hala nola Bertan Elkartearen eta Baztan Bidasoa Elkargo Turistikoaren  laguntza izan dute ekitaldiak bultzatzeko. EGITARAUA:
Blogger zerbitzuak eskainia