HONDAKIN BILKETA PLAN BERRIAREN AZALPENAK EMANEN DITU UDALAK HERRIZ HERRI

Hondakin bilketa plan berriaren inguruan informatzeko bilerak eginen ditu Baztango Udalak datozen
egunetan herri guztietan. 2017-2027 urte bitarterako Nafarroan onartu den Hondakinen Planak
planteatzen dituen helburuak betetze bidean, gure eskualdean sortzen diren hondakinen kudeaketa hobetu eta birziklapen tasak hobetzeko asmoz, gai organikoaren kudeaketarako plan baten diseinuan aritu dira azken hilabeteetan Nafarroako Hondakinen Partzuergoa eta Baztango Udala eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateak kanpoko aholkularitza baten laguntzaz. Plan honen nondik norakoak eta gurean eragingo dituen aldaketen ingurukoak kontatzeko bilkura informatiboak deitu ditu Baztango Udalak bailarako herri guztietan datozen egunetarako.

Hauek izanen dira herri bakoitzean deituriko bilkuren egun eta ordutegiak:

  • ELIZONDO-ELBETE: Apirilak 24 asteartea, atsaldeko 18etan
  • Arizkunenean
  • ANIZ: Apirilak 24 asteartea, atsaldeko 20etan elkartean
  • IRURITA: Apirilak 25 asteazkena, atsaldeko 18etan gizarte bilgunean
  • GARTZAIN: Apirilak 25 asteazkena, atsaldeko 19:30etan eskolan
  • LEKAROZ: Apirilak 26 ortzeguna, atsaldeko 18etan elkartean
  • ARRAIOZ: Apirilak 26 ortzeguna, atsaldeko 20etan elkartean
  • ARIZKUN: Apirilak 27, ortziralea, atsaldeko 18etan medikuaren
  • etxean
  • ERRATZU: Apirilak 27, ortziralea, atsaldeko 20etan lixutegian
  • ZIGA: Maiatzak 2 asteazkena, atsaldeko 18etan eskolan
  • ORONOZ: Maiatzak 2 asteazkena, atsaldeko 20etan batzartegian
  • BERROETA: Maiatzak 3 ortzeguna, atsaldeko 18etan batzartegian
  • ALMANDOZ: Maiatzak 3 ortzeguna, atsaldeko 20etan batzartegian
  • AZPILKUETA: Maiatzak 4 ortzirala, atsaldeko 18etan elkartean
  • AMAIUR: Maiatzak 4 ortzirala, atsaldeko 20etan elkartean