DESBROZATZEKO ROBOT BATEN ERAKUSTALDIA EGINEN DUTE HELDU DEN ASTEARTEAN

LIZELAN, Baztango Udala eta FORESNA-rekin lankidetzan,  150cv-ko, 4-5 km/orduko abiadura eta 4 Tn pisuko urrunez gidatutako robot baten bitartez abel/baso desbrozaketa erakustaldi batetara gonbidatu dituzte herritarrak

Erakustaldia Antsastegi-ko (Arizkun) parajean egingo da, Lizartzu-ko herri-larrearen barnean (Koordenatuak X: 625351 Y: 4789212), 2018-ko Uztailaren 3-ean.

Egitaraua:
  • 10:00-tik 11:00-ra - Makinaren aurkezpena: ezaugarriak, erabilpenak, lanabesen akoplamenduak, lanerako maldak, segurtasuna.
  • 11:00-tik 13:00-ra - Makinaren erakustaldia ote desbrozaketaren bitartez 45°-ko maldan.
  • Hamaiketakoa erakustaldia akitzerakoan.
Bertaratzeko interesaturik egonez gero, komunikatu izen abizenak eta enpresa / elkarte /erakunde publiko / ingenieritza izena tecnico@lizelan.com helbidera edo Baztango Udalaren bitartez.

Eguraldiarengatik erakustaldia geldiarazten bada, lehenbiziko orduan jakinaraziko dugu