LARRALDEA SAGARDOTEGIRA BISITALDIA ANTOLATU DU HAZITIK HOZIEK

Baztango agroekologia eskola herritarraren baitan, irailaren 15ean Lekarozko Larraldea sagardotegiaren sagardi ekologikorat ateraldia eginen da. Sagarrandoen patroiak, barietateak, txertoak, inausketa teknikak... ikusiko dira. Ondotik, sagardotegia ere bisitatuko da.

Bisitaldia behar den bezala antolatzeko agertu nahi duenak hazitikhozie1@gmail.com -erat jakinaraztea komeni da

  • NOIZ: irailaren 15ean, goizeko 9:30etan, 
  • NON: Lekarozko Larraldea sagardotegian
  • Antolatzailea: Hazitik Hozie