LIBURU GOMENDIO BERRIA ILBELTZA.EUS GUNEAN

Marc Behm idazlearen THE EYE OF THE BEHOLDER (Behatzailearen begia) liburuaz ari da hontakoan Bizarbeltz Pirata:

Ez duzula sekula entzun idazlearen izen hori –Marc Behm–, eta are gutxiago “Behatzailearen begia” izeneko nobela  batena? Bada, oso gaizki zabiltza, adiskide, baldin eta hortik zehar nobela beltzaren zale amorratua zarela esaten baduzu, harro. Zergatik? Bada, gutxi batzuk, minoria eskisito bateko partaideak, hortik zehar ari direlako handiago nork botako, nobela hau generoaren bost nobela onenen artean dagoela, Behm Hammet edo beste edozeinen mailan dagoela, nobela guztiz asaldatzailea eta apurtzailea dela, ezinbestekoa dela, harribitxi bat dela, eta halako beste batzuk. Ia inork ezagutzen ez dituen arren, nobela eta idazlea.