James Joycen kontakizun sinple baina sakona da, bizitzaren
suntsikortasuna, gazte garaiko maitasun galduak eta oroimin eta
iruzurrak zikindutako bizitza batzuen inguruan.
Jatorrizko kontaketa Dublinen kokatzen da, 1904. urteko Errege
egunean. Adin eta sexu desberdineko maila ertain-altuko
pertsonaia batzuk Morkan andereƱoek bere egoitzan urtero
antolatzen duten afarira iristen dira. Morkan andereƱoak musika
irakasleak dira eta gau-jaiak kutsu musikazalea dauka. Giroa
ezinhobea da. Kanpoan elurra dihardu baina barrukaldean
etxe-giro goxoa, janari atsegingarria, ohitura onak, lasaitasuna,
anaitasuna eta umore ona harnasten dira
- NOIZ:; Abenduaren 9a, 19:00etan
- NON: Irurita. Gizarte Bilgunea