"EROSI HONDAKINIK GABE, HONDAKINIK ONENA SORTZEN EZ DENA" KANPAINA ARRAKASTATSUA ESKUALDEAN

Europako hondakinen prebentziorako astea baliatuz eta eskualdeko hainbat komertzioekin elkarlanean Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek antolatu dute kanpaina. Honi esker poltsa eta bilduki andana sahiestea lortu da hilabete batez.

Urtero bezala, akitu berri dugun urte honetan ere hondakinak murrizteko helburuz prebentzio kanpaina burutu dute Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek. Oraingo honetan eskualdeko hainbat komertzioen laguntzarekin egin da kanpaina eta helburua hondakinen murrizpena izanik, erosketak hondakinik sortu gabe egin dituzten hainbat herritar sarituak izan dira.

Kanpainaren berri emateko Nafarroako Gobernuko eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoko Prebentzio bulegoek eskeinitako “Bertakoa naiz, berrerabil nazazu” mezua zeramaten eta Nafarroan eginak ziren paperezko poltsak banatu zituzten establezimentuek eta hilabete batetan zehar atxikituriko establezimentuetan poltsa hauek edo bertze edozein poltsa berrerabilgarri erabili eta erosketak poltsarik edo bilduki extrarik gabe egin dituzten herritarrak hainbat zozketetan parte hartzeko aukera izan dute. Hondakinik sortu gabeko erosketa bakoitzean zozketarako papertxo bat betetzen zutelarik.

114 establezimentuk parte hartu dute eskualdean eta atxikituriko establezimentuetan gastatzeko 50€ko 40 erosketa bono eta 100€ko bertze 8 bonoz gain hondakinen prebentzioarekin loturiko hainbat opari banatu dira. Kanpaina arras arrakastatsua izan da eta urtea zertxobait sentsibilizatuagoak hasteko aukera eskaini digu, ia horrela jarraitzen dugun 2019an ere!