SOLASLAGUNA EGITASMOAREN AURKEZPENA EGIN ZUTEN JOAN DEN ASTEAN

Urtea indartsu hasi genuen Solaslagunean!  Joan den hilabetean, Donostiako irteeraz gain, aurkezpen berenduak izan genituen Donezteben, Beran eta Elizondon. Denetara, 29 lagun elkartu ginen eta berendu goxo baten inguruan tarte atsegina pasatu genuen.

Baina, noski, dena ez zen jana eta edana izan. Bertaratutako solaslagunek beren esperientzia kontatu zieten informatzera etorritakoei: lehenbiziko urteetako kontuak, denborarekin egindako lorpenak, ekintza osagarriak… Bidenabar, talde desberdinetako solaslagunak elkartzeko eta oraindik martxan paratzear zeuden taldeekin biltzeko aukera hagitz ona izan zen.

Gainera, bukaeran zenbait izen emate berri bildu genituen. Beraz, ongi etorri solaslagun berriei eta mila esker aurkezpenetan parte hartu zenuten guziei, zuei esker, urtez urte handituz doa Solaslaguna !