Argazkia: Bob Edme
Seaska, Ipar Euskal
Herriko ikastolen elkarteak, Frantziako Gobernuarekin negoziazioetan ari dira.
Azaldu dutenez, heldu den ikasturterako hitzarmena adostu dute Hezkuntza
Ministerioarekin, baina irakasle postuak lortu arte ez dute izenpetuko.
"30 postu behar ditugu. Gu hamairu ordaintzeko prest gara, gehiago
ez", adierazi du Paxkal Indo Seaskako lehendakariak.
Parisek jarreraz
aldatu artean mobilizatzen jarraituko dutela ohartarazi dute. Hala,
manifestaziora deitu dituzte herritarrak, ekainaren 7rako, Miarritzen
(Lapurdi). 15:30ean hasita, danborrada egingo dute, bigarrenez, Frantziako
Gobernuak beren mezua entzun dezan.