Eskola Ttikien Besta Amaiurren igandean

Amaiurko eskola ttikiak bilaketarekin bat datozen irudiak

Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango Herrietako eskolak antolaturik, Baztango Eskola Ttikien Besta Amaiurren izanen da, datorren igandean, irailaren 29an.

Hamaika urte joan dira besta hau lehen aldiz egin zenetik, orduko hartan ere Amaiurren izan zelarik. Eskola duten herri guztietatik pasa ondoan, berriro ere, aurten, Amaiurrera itzuli da besta. 

10.00etan harrera izanen da; eta ondotik, bi ibilbideetan barna (bata motza eta bestea luzea) martxa. Bi ibilbideak elkartzen diren puntuan, Gezemendiko bordaldean alegia, Amaia Elizagoien ipuin kontalaria arituko da 11.30etan (denborak huts egingo balu, Otsondo Elkartean izanen da). 

13.00etan bazkaria. Aurten nobedadea paellada izanen da, hartara izena eman duten 200 lagunetik goitirentzako. 400 lagun inguru espero dira bazkal ordu inguruan.

15.00tik goitik haurrentzako ekitaldiak: puzgarriak, zurezko jokuak, rokodromoa, zaldi ibilaldiak, haurrentzako proba konbinatuak... Tartean musika DJ-JJ Bordarirekin, eta atsalde apalean sutopilak jateko aukera.