Hainbat sindikatuk (ELA, LAB, Steilas, Esk, Etxalde, Hiru) egindako
deialdiari jarraikiz Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako Eskoletako
langileek Catalunyaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo.
12 pertsona zigortu egin dituztelako, zergatik, eta demokrazian
delitua ez den, eta izan ezin den zerbait egiteagatik.
Elkartasuna adierazteko atera gara kalera, baina gure kezka askoz
sakonagoa da, Epai honekin estatuak mezu beldurgarri bat helarazi nahi digu denoi:
gure etorkizunari buruzko erabakia noizbait hartzeko itxaropena galarazi nahi digu.
Epai eta zigor honekin erakusten ari dira nola joko duten edonoren aurka, baldin
eta egunen batean gauzatu nahi bada Kataluniak edo Euskal Herriak ahotsa eta
hitza izatea.
Urte askotan Kataluniako erakundeak behin eta berriz saiatu dira
estatuko gobernuarekin elkarrizketa bidez egoera konpontzen. 2005ean proposatu
zuten estatutua hustu egin zuten; halere, herritar katalanek bozkatu zuten. Baina
bozketa honen ondoren ere Auzitegi Konstituzionalaren epai batek ostera
desitxuratu zuen. Alabaina, erakunde katalanek elkarrizketaren bideari ez
zioten uko egin, herritarren gehiengoak zituen helburuei bide emateko. Estatuaren
erantzuna, behin eta berriz. ezezkoa izan zen. Horregatik mobilizazio soziala,
masiboa eta baketsua gero eta handiagoa izan zen: mobilizazio horren ondorioz etorri
zen 2017ko urriaren 1eko kontsulta, gogor zanpatua eta gaurko epai honekin zigortua.
Horregatik esaten dugu epai hau eskarmentu gisa datorrela: hori baita arduradun
politikoek eta jendarte zibileko eragileek espero dezaketena, baldin eta estatuko
nazioei ahotsa em an nahi badiete.
Hain zuzen ere. Gorenak Altsasuko kasuari buruz eman duen beste
epai lotsagarriak agerian utzi du Estatuko botereen benetako interesa: gazte batzuk
erabiltzea euskal herritarroi diziplina politikoa ezartzeko, mendekua eta zigorra
medio.
Agerraldi hauek deitu ditugun euskal sindikatuok ondo asko dakigu
espainiar estatuak zer nolako botere errepresiboa dagoen. baina estatuko instituzioei
mezu argi bat helarazi nahi diegu: ez da sortu euskal herriaren eta herri
katalanaren asmo politikoa isilaraziko dituen epairik, ez estaturik.
Gure mobilizaziorekin esaten ari gara kontu honetan azken hitza
ez dela zigorra, errepresioa edo mendekua izango. Bilatuko dugu bidea beste herrialdeetako
herritarren pareko izateko, guri eragiten digunari buruz erabakitzeko gauza
izateko, baita beste estatuekin harremana izateko moduaz ere.
Premiazkoa da mobilizatzea: horretan ari dira dagoeneko
Katalunian. Horregatik. elkarretaratze hauek deitu ditugun sindikatuok eutsi
egingo diogu demokraziaren. elkarrizketaren eta politikaren aldeko jarrerari,
baita printzipio horien aldeko mobilizazioari ere. Horregatik lan munduari dei egiten
diogu parte har dezan Gure Esku deitzen ari den mobilizazioetan, batez ere Donostian
datorren urriaren 19an izango den manifestazioan.