Elizondoko Feriak azienda eta saltokiz gainezka



Heldu dira Elizondoko Urriko Feriak. San Lucas jaiaren osteko ortziralean eta larunbatean, datorren urriaren 25 eta 26an izanen dira.

Ortzirala izanen da egun nagusia, abereek Merkatu Plaza hartzen dutelarik, goizeko 10.30etatik aurrera. Abereekin batera, nekazaritzako lanabesak eta makinak, eskulanak, osagarriak eta garaiko eta herrialdeko gastronomia produktuak saltzen dituzten saltokiek osatuko dute eskaintza.

Herriko kale nagusiak saltokiz gainezka izanen dira asteburu osoan; izan ere, urtetik urtera gero eta gehiago dira Elizondora ferietako asteburuan etortzen diren saltokiak.

Egun honetan, inguruko jatetxeetara hurbiltzen denak azoketako ohiko menua izanen du, aukera, dastatzeko: txitxirioak azarekin eta usoa saltsan, gehienetan.

Larunbatarekin jarraituko du Feriak; eta urtero ohikoa den herri kirol erakustaldien barne, aurten, Nafarroako 8x8 sokatira txapelketa izanen da, 520 eta 600 kiloetako kategorietan.

Elizondoko Herriak antolatzen ditu Feriak eta Baztango Nekazariek eta Baztango Udalak babestu.  

Guztiarekin, Elizondora hurbiltzen den edonork asteburu ederra pasatzeko aukera izanen du.