Urtero bezala,
aurtengo udan ere bailarako nekazaritzarako azpiegiturak hobetzeko lanak egin
ditu Baztango udalak, iskindegiak, aziendendako korlea eta kanadiar pasabideak
berrituz edo eginez, denera 70.127,58 euro inbertituz.
Iskindegiari buruz
Otsondoko lepotik Urdazubi alderako errepide bazterreko hesiak berritu ditu,
denera zortzi kilometro. Modu berean, Gorramakil alderdian, artzainek eskaturik
aziendendako korlea egin du udalak, batez ere ardiak biltzeko. Lan horiek Migel Maria Rekartek egin ditu eta
26.343,89 euroko kostua izan dute.
Bertzalde, aurten
ere kanadiar pasabideak egin dira, lau
denera: Gartzaingo Jaimesaltsun –Urballoko bidean-, Bozateko Nahasen eta Beltz
errekan; eta Azpilkuetan Larroingo borda
ondoan. Lan horiek eta Erdizeko
Pitzamarreko lepotik Komisionatuko lepoko bidearen errepasoa Harri-lanek egin
ditu, 40.142,96 eurotan.
Modu beran,
Erdizeko Bihotzeko ziloko askaren
iturburuan 100 metroko hetsikura egin da; lan hori Lanalekomek egin du, 933,99 euroko
kostuarekin.
Bertzalde, egin
beharreko lanen idazketa eta obren zuzendaritza Mendikoak egin ditu eta
horretarako 3.640,79 euro bideratu dira.