Azaroaren 16rako
deitua zuen Gure Esku mugimenduak Larun kaskora txangoa, baina bertan behera
geratu zen eguraldi txarra zela medio.
Deialdi hura larunbat
honetan errepikatuko da, abenduak 7an. Oraingoan ere, Larungo kaskoan egin dute
hitzordua, 15:30ean. Kopeta-argi edo esku-argi indartsuekin joateko deia egin
dute, eta ilunabarrean argiak piztuta ahalik eta argazkirik argitsuena ateratzea
da helburua.
Hegoaldetik, herri
ezberdinetatik oinez joan nahi dutenek, 13:30etan dute zita jarrita Beran, Altzateko
Plazan. Bertatik Larunera oinez joateko aukera izanen dute.
“Argi dugu
bidea" lelopean antolatu da ekimena; eskubideak kriminalizatzen ari diren
garaiotan, bide politiko eta demokratikoak nagusitzeko iniziatibak biderkatzen
ari da Gure Esku; izan ere, beharrezkoa ikusten baitu Espainiako estatuaren
indarkeria, errepresioa, eta elkarrizketarako borondate ezari guztion artean
aurre egitea, “guk ez badugu egiten, ez du inork egingo gugatik”.