Gabonak heldu dira
eta Baztango Gazte Asanbladak haurrendako “Olentzero” filma proiektatuko du,
abenduaren 22an, datorren igandean, Gaztetxean, 17.00etan.
Filmaren ondotik
txokolatada izanen da.
Filma eta
txokolatadarekin batera, hausnarketa ttipi bat egiten saiatuko dira haurrekin,
eguberrietako gehiegizko kontsumoaren harira.
Beraz, guraso eta
umeek ez duzue aitzakiarik ez hurbiltzeko bertara. Ziur ondorio
interesgarriak atera ahal direla hausnarketa horretatik.