Baztango Udalak
etxebizitzen alokairuei buruz interesa agertuz, egoera zertan den diagnostikoa
egin nahi du.
Horretarako,
inkesta bat sortu eta www.baztan.eus atarian
zintzilikatu du. Inkestaren helburua litzateke ahalik eta erradiografiarik
zehatzena osatzea eta, ondorioz, Baztanen alokairuan dauden etxebizitzen egoera
zein den ezagutzea.
Etxebizitzari
buruzko hainbat galdera biltzen ditu galdetegiak: azalera, gela kopurua, alokairuaren
prezioa, arazoak...