Baztango liburutegi asoziatiboaren lehen notak


Larunbat arratsalde honetan, otsailaren 29an, badugu gauerako planik Baztango gaztetxean, bertan kontzertua burutuko baita, gaueko 24.00etan hasita, talde hauen parte hartzearekin: Pleura, Drunken Barrels eta Kazeruerk. Eta hauek gutxi ez balira, Azukre Beltxarana&Tirry Teri ere tartean izango dira aparteko giroa sortuz ziur. 

Gaztetxean egun horretan bilduko den dirua aurki aurkeztuko duten proiektu kultural berri bati zuzendua dago: Baztango Liburutegi Asoziatiboa. Honen inguruko xehetasunak hemendik gutxira emanen dituzte.