Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!





Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika paratu du AEK erakundeak abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Ekimenaren informazio osoa, hemen. Hiru ardatz ditu dinamikak: Administrazioari begira eta eragileen inplikazioa; Euskal Herriko hainbat tokitan egingo diren ekitaldi xumeak; eta babes ekonomikoari begirako atala..

AEKk igorri digun mezuaren bidez, herritarrak animatu nahi ditu kanpaina ezagutzera, eta, xede honekin,  martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan, Elizondoko plazan antolatuko duen ekitaldirako deia luzatu du.