HERRI GUZIETAKO BATZARRAK !!!

Herri guzietako Batzarren berri izatea lortu dugu. Eskar mile zerrenda hau osatzen lagundu duzuen guzioi. Denon artean errezago baita. Batzarren emaitzen berri igorriz gero ikaragarria litzateke

ALMANDOZ
Almandozen, mezondoan izanen da batzarra. 12:30k aldera Batzartokian

AMAIUR
Amaiurko kasuan abenduaren 19an izanen da, Gaztelu Elkartean, goizeko 11;30etan; inor ateratzen ez bada, urte berri egunean, toki eta tenore berean, eta kargua errege egunean, toki eta tenore berean pasatuko da.

ANIZ
Anizen datorren igandean, abenduaren 19an, izanen da goizeko 12:00etan batzartegian. Bertan alkatearen hautaketa ez ezik, ordenantzen gaineko batzarra ere eginen da

ARIZKUN
Argitu gabe dago alkatetako norbait aurkeztuko ote den baina abenduaren 19rako batzarra deitu da. Goizeko 10tan Herriko Ostatuan.

ARRAIOZ
arraiozko batzarra, abenduaren 19an, igandean 10:30etan batzartegian. Alkatearen aferaz gain, eguneko gai ordenean Baztango Ordenantza berrien afera eta herriko bertze zenbait kontu daude

AZPILKUETA
Bailarako lehenbiziko batzarra Azpilkuetan izanen da. Ortzilarean abenduak 17, atseko 9.30tan Batzar Gelan.

BERROETA
Berroetan, igande honetan, 19a Goizeko 10:30etan Batzar Gelan

ELBETE
Elbeten, abenduaren 19an izanen da, goizeko 12:00etan Eskola Zaharreko areto berritu berrian.

ELIZONDO
Elizondon, abenduaren 19an, igandea, eguerdiko 12etan Herriko Etxean. Oraingo alkatea berriz aurkeztuko dela seguru da, bertzeren bat ere aurkeztuko ote den, momentuz inork ez daki

ERRATZU
Erratzun, abenduaren 19an, igandean, goizeko 11etan alkatea aukeratzeko batzarrea. Batzar gelan. Norbaitek bere burua aurkeztu nahi badu, goizeko 10etatik 11etara han agertzea.

GARTZAIN
Gartzainen, abenduaren 19an, igandean, goizeko meza eta gero (ordu batak aldera) Oraingo alkateak ez omen du jarraitu nahi eta hautagai berririk ere ez omen dago

IRURITA
Iruritan, abenduaren 19an, igandea, eguerdiko 12etan Gizarte bilgunean. Alkatearen hautaketaz gain - oraingoak jarraitzeko borondatea agertu du - ordenantza berrien gaia ere ukituko dute.

LEKAROZ
Lekarozko batzarra, igandean, 19an, eguerdiko 12etan Herriko eskola zaharrean. Hautagai bat badago ziur eta baliteke bertze bat egotea.

ORONOZ
Oronozen igande hontan eguerdiko 12tan San Martineko batzar gela berrian izanen da.

ZIGA
Zigan datorren igandean, abenduaren 19an, izanen da alkatea hautatzeko batzarra, goizeko mezondoan (11k aldera) eskola gaineko batzartegian.