2010/11/25

Bertze istripu bat N-121-An

Orain dela hilabete bat bezala kamioi eta kotxe baten arteko istripua izan da Sunbilla eta Doneztebe artean. Eta emaitza berdina ; hildako bat. Hildakoa bere lanera zihoan baina ez da ailegatu bere lanpostura, kamioilaria ere lanean ari zen. Lehenik eta behin gure doluminak familiakoei, pasatzen ari diren momentu gogor hauetan. Prentsa ohar onen bidez Baztan-Maldaerreka-Bortziriko Ezker Abertzaleak bere haserrea agertu nahi dugu:

2010/11/23

Greba amaiera Marmoles del Baztanen

Marmoles del Baztan-eko langileak gaur hasi dira berriz lanean, 11 egun greba mugagabean eta borrokan egon ondotik. Asanbladak aho batez hartu du erabakia. LABek egindako komunikatua hemen

2010/11/22

Ordenantza berriek

Ordenantza berriei egin zaizkien alegazioak aztertzeko batzordeak akitu berri du bere lana.
  • Azaroaren 30ean aldaketen berri emanen zaie Batzar Nagusiko kideei. 
  • Abenduaren 14ean Batzar Nagusi berezia eginen da Ordenatza berriek onartzen diren edo ez bozkatzeko.
Hemen duzue ordenantza berrien zirriborroa bere argibideak, aldaketak eta guzti.(gorriz eta urdinez idatziak)

Gai garrantzitsuegia da herrietan batzarrik egin gabe pasatzen uzteko. Eskatu batzarrak, parte hartu eta eztabaidatu Herritarren Baztan gauzatu nahi baduzu.

2010/11/19

Sabino Cuadrarekin solasean

25 bat lagun bildu ginen atzo iluntzean Arizkuneneako Batzar Gelan Sabino Cuadraren solasaldia entzuteko. Sozialismoaren eraikuntza Euskal Herrian eta XXI. mendean  zuen izenburua hitzaldiak. Bortz bat ataletan banatu zuen Sabino Cuadrak bere jarduna:

  • Sozialismoa eta jabetza; 
  • Sozialismoa eta demokrazia; 
  • Sozialismoa eta natura; 
  • Sozialismoa eta patriarkatua
  • Sozialismoa eta Euskal Herria. 
Heldu den egunetan hitzaldiaren mamia hemen argitaratuko dugu  arras interesgarria iruditu zitzaigulako bertan aipatutakoa.

2010/11/15

Hauteskundeak Nafarroan

Nafarroa XXI aurkeztu dugu, sektore ezkertiar eta abertzaleei zuzendutako eskaintza elektorala
nafXXI


Bertze 17 kaleratze Marmoles del Baztan lantegian



Oronoz-Mugaireko Marmoles del Baztan S.A enpresak bertze 17 langile kaleratzeko asmoa azaldu du. Bere garai onenean 50 langile izan zituen enpresa honek Baztango industria arloko enpresa zaharrena eta handiena izan da.
Eraikuntza sektorearentzako urte onak izan direnean aunitz produzitu da, langileak ordu extra aunitz sartuz eta lan zama astunak eramanez. Honek guztiak enpresarendako dirutza handia suposatu du. Krisia sektorera ailegatu orduko enpresak neurriak hartu zituen, lehenik 7 langile kaleratuz 2009ko urtarrilean. Bortz hilabete lehenago ordu extra aunitz sartu izan ziren.

Baztango Udal Plan berria

Baztango udaletxeak Udal Plan berria egin ahal izateko lehendabiziko urratsak eman ditu, eta, horrela, Planaren idazketa lehiaketa publikora atera du. Ukitzen ari garen gaiaren garrantziaz ohartzeko, kontuan hartu behar da Udal Planak baztango hiri- garapena edo garapen urbanistikoa ondoko hamar urtean antolatzen duela. Hau da, Plan honetan, bertzeren artean, hirigarriak eta ez hirigarriak izanen diren eremuak zehaztuko dira, eta,  zehaztapen horien arabera, ondoko hamarraldirako Baztanek izanen duen bilakera baldintzatuko da. Horrela, adibidez, Plan horretan zenbat etxe eginen diren erranen da, nolakoak izanen diren etxe horiek (familia bakarrekoak, pisuak…), etxebizitzen dentsitatea eta azpiegituretako eremuak zein izanen diren… Urteroko aurrekontuekin batean Udal Plana da udaletxe batek duen eginkizunik garrantzitsuenetakoa, beraz, aski kontu handiarekin egiteko gauza da.

2010/11/06

Baztango Liburutegi berria ireki dute

(2010ko ilbeltzeko arranbelan argitaratutako informazioa)
Elizondon dagoen Baztango liburutegia eskas gelditu dela
ez du inork ezbaian jartzen, eta aterabide bat behar duela ere ez.
Baino aterabidea zein da? Udaletxeak, inorekin solastatu gabe Elizondoko Abastoseko plazan liburutegi berri eta handi bat egin nahi du. Alta, Baztango Tokiko Agenda XXIean liburutegi mugikor baten aukera bildu zen. Baztan 15 herriko errealitatea dela kontuan hartuz, beharrezkoa da errealitate konplexu horretara hobekien egokituko den hautua egitea, eta horretarako, orain artioko inertzia zentralizatzaileekin akitu behar da. Hala, liburutegi handi eta bakar baten alde egin beharrean, zentzuzkoena, liburutegi ttikiagoko bat, eta horren osagarri mugikor bat egitea litzateke.