Zapalkuntzari aurre egiteko, askatasunari atea irekitzeko

ETAk azken mende erdiko bere ibilbidearen errepasoa egin du 113. zutabean
ETAk erabaki garrantzitsuak hartu ditu azkenaldian Euskal Herrian, independentziaren bidean, aldaketa politikoa gauzatzeko eta esparru demokratikoa erdiesteko ireki den aukerari hauspoa ematearren. Hilabeteotan ETAk egindako urratsak ezin dira ulertu berrogeita hamar urtetik gorako gure ibilbidea kontuan hartu gabe. Zapalkuntzari aurre egiteko jaio zen ETA, eta askatasunari ateak irekitzeko ekarpena egin nahi du.