Aroztegiako sustatzaileak iruzurrean

Lekarozko Aroztegiako egitasmo urbanistiko-espekulatzaileko sustatzaile nagusietako bat milioika euroko  zerga-iruzur kasu batengatik zigortu dute epaitegiek. Egitasmo honen ondorio sozialak eta ingurugiro aldekoak behin baino gehiagotan aipatu izan dira, baita egitasmo hauek sustatzen dabiltzan kapital handien izaera uherra ere. Herritarren iritziaren gainetik NaBai interes zikin horietara makurtu izana aski argigarria da.