LAB, Arcelorreko dosierra berriz luzatzearen kontra

Arcelor Mitallek lan erregulazioaren indarraldia luzatzeko baimena eskatu dio Espainiako Lan Ministerioari. 2009ko uztailean erregulazio neurriak martxan jarri zituenetik, sei hilabeteko luzapena eskatzen duen laugarren aldia da. Haatik, LABek, ez du horretarako beharrik ikusten, eta eskaera gibelerat botatzeko eskatu dio Madrili, bertzeren artean, enpresak ez dituela errespetatzen indarrean den dosierraren baldintzak argudiatuz. Hego Euskal Herriko eta Espainiako 12.000 langile daude dosierraren mende. Gauzak horrela ikusteko dago guzti honek nola eragiten dien Legasa eta Lesakako lantegiei