Kultur Batzorde edekiaren lehendabiziko bilkurak izan dira Udalean

Uda bada ere, Udal Kultur Batzorde edekia martxan paratu zen ere uztailaren 12an lehendabiziko bilkurarekin. Hemen duzue horren berri:

Martxan dago kultur eremua lantzeko intentzioarekin osatutako Kultur Batzordea. Bi bilkura izan ziren. Lehendabizikoa  Uztailaren 12an eta bigarrena abuztuaren 10ean. Udalaren deialdian argi gelditu zen gisan, Kultur Batzorde hau edekia da eta interesa duen edozeinek parte hartzen ahalko du.


Baztanen dauden Kultur Talde desberdinak deituak izan ziren eta erantzuna arras ona izan zen. Talde gehienak agertu ziren eta parte hartze haundia izan zen bietan ere.
Lehendabiziko bi bilkura hauek Kultur Batzordearen funzionamendua zehazteko izan ziren bereziki.
Funzionamendu egokirako talde iraunkor baten beharra ikusi zen, zeinetan Kultur Zinegotzia, Kultur Teknikaria, alderdi politiko guzien ordezkariak, Kultur Taldeen ordezkariak eta gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartuko duen.
Baztanek dituen hornidurarako baliabideen berri eman zen eta ondoko pausetarako oinarri gisa, kultur eragileen kezka eta asmoak partekatzea proposatu zen.
Ondoko hitzordua Irailaren 7an izanen da, ilunabarreko 8etan, Udaletxeko Batzar gelan. Kultur Batzordearen funzionamendu orokorra eta barne antolakuntza zehaztea izanen da gai ordena, bertzeak bertze.
Hasmentan erran bezala, edekiak dire batzorde hauek eta interesa duen edozeinek parte hartzen ahalko du. Beraz, animatzen zaituztegu zuen iritzia ere inportantea delakoz.