GREBA EGUNA HEZKUNTZAN


Greba egunean mobilizazio franko izan ziren zonaldean. 
Hemen dituzue argazkiak, autokarabana batetik 
eta Iruñeko manifestaldia bertzetik.
Erran beharra da ere manifestaldiaren ondotik foruzainek kargatu  zutela  ikasleen kontra.




Datu hauek bildu ditugu ere prentsatik:

·         Baztanen eta Urdazubin eta Zugarramurdin grebak erabateko jarraipena izan zuen. Herrietako eskola guztiek lan uztearekin bat egin zuten, 58 maisu-maistretatik 54k greba egin zuten, hau da, %93.
·         San Franzisko Xabier ikastetxean 36 irakasletik 32k greba egin zuten, erran nahi baita, %86  
·         Lekaroz-Elizondo ikastetxean ere deialdiak jarraipen handia izan zuen. Lekarozko ikastetxean 65 langiletatik 48k greba egin zuten,%74;
·         Elizondoko zentroan berriz 21etik, 19k; %90.