KALERA OINEZ, DOIKE!


Kalera Oinez, doike! Ekimena dela eta aste hontan hainbat bilera antolatu dira herritarren iritziak eta iradokizunak biltzeko. 

Beren helburua elkarlanean aritzea da, eskoletako bideak hobetzeko, 

herriak hobetzeko azken finean.
Hemen duzue horri buruzko informazio zehatza.



 “KALERA OINEZ, DOIKE!” EKIMENA

 Lagunok, 

Udala, eskolako umeak, Osasun Etxea, Eskola, Udaltzaingoa, Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa, eskolako gurasoak eta zerrenda luze bat, elkarlanean ari gara Erratzu, Arraioz, Irurita eta Arizkun herriak hobetzeko asmotan “Kalera oinez, doike!” Programaren barruan. Eskolarako bideekin hastea erabaki dugu, egunero-egunero ibili beharreko bidearekin hain zuzen ere, etxetik eskolara eta eskolatik etxerakoa. Bide horiek seguruagoak, osasuntsuagoak, atseginagoak eta erakargarriagoak egin nahi ditugu, umeak oinez edo bizikletaz joateko aukera eduki dezaten.
Elkarlanean ari gara dagoeneko: bilerak izan ditugu, eskolako gurasoek inkestak bete izan dituzte proposamen eta iradokizunekin, tailerrak egin ditugu eskoletan irakasle eta ikasleekin, bideak aztertu ditugu,.. eta zure parte-hartzea ere garrantzitsua delako, aste honetan herri bakoitzean antolatutako bileretara etortzera gonbidatzen zaitugu. Era berean, zure ingurukoei gonbidapen hau luzatzea ere eskertuko genizuke.

HERRIA
EGUNA
ORDUA
TOKIA
ERRATZU
Asteazkena
Urriak 19
11.00
Eskola
ARRAIOZ
Ortzeguna
Urriak 20
16.30
Eskola
IRURITA
Ortzeguna
Urriak 20
18.30
Zentro zibikoa
ARIZKUN
Ortzirala
Urriak 21
18.00
Ostatua

Bertan elkar ikusiko dugulakoan. 
Kontaktua: Joseba 948 210131 Fax 948 229264 joseba.arbuleku@arrakis.es