KIRIKOKETA BESTA 2011


XII. Kirikoketa Besta ospatuko da heldu den Urriaren 22an Arizkunen.
Hemen duzue egun hortako programa.


Goizeko 11:00taik hasita, astoa eta gurdia sagarrez beterik, herriko karriketaik barna ibiliko dira, gibeletik Arrigorria Dantza taldekoak, Albokariak, Gaitariak, Xulubitariak eta Branlo Bearnesak edukiko dituelarik, bertzeen artean.
Bitartean, Gamioxarreko Dolaretxean Sagar Jotzen arituko dira zenbait "pegoi", ondotik Estutzea eta Kupelaratzea osatzeko.
Zuku dastaketarako tartea ere egonen da eta lanak akitutakoan, euskal perkusioko bertze aldaera bat bere testuinguruan ikusi eta entzuteko aukera izanen dugu: Kirikoketa. Hau, 14:30ak aldera izanen da.
Bazkari herrikoirako 120 pertsona espero ditugu. Ondotik, herrian barna Iruñerriko "Independantz" dantza taldekoen emanaldiak izanen ditugu, "Kalakan" musika eta kanta talde Baigorritarraren emanaldiak eta Errotxapea eta Huarteko "Hutsun" taldeko txalapartarien joaldiak dolarean.
Gauean berriz, 23:00taik aintzinet, kontzertuan txanda da, bertzeen artean "Ovejas Negras" (Ska) taldea arituko da, Ondotik, Erratzuko "Ufestuek" taldeak (Rock/Punk) "Faxismoaren Harra" disko berria aurkeztuko du eta akitzeko "Piarres", Baionatik etorri eta 80. hamarkadako musikak bertsionatuko ditu.

Jo ala Jo Kultur Elkartea