MURRIZKETEN KONTRAKO MANIFESTAZIOA ELIZONDON


Baztan-Bidasoako hezkuntza komunitateak deituta eta eskualdeko 140 eragileren atxekimenduarekin larunbatan, murrizketen kontrako manifestazioa eginen da Elizondon. Atzo atsaldean, Eneko Fernandezek, Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskola ttipietako koordinatzaileak eta Eneritz Mitxelenak, Elizondoko lanbide eskolako irakasleak prentsarako agerraldia egin zuten. Mahaian lagun Aitor Elexpuru, Arantzako eskolako zuzendaria, Maite Oteiza, Hezkuntza zinegotzia eta Xabier Torres Elizondoko zinpeko alkatea izan zituzten.

Adierazpena irakurri zuten eta atxikimenduen zerrenda eman.