ESKUALDEKO HAUTETSIEK UDALBILTZAREN ALDEKO DEIALDIA EGIN DUTE


Gaur eguerdian eskualdeko udaletxe desberdinetako hautetsiek Udalbiltza babesteko agerraldia egin dute Amaiurko oroitarriaren aitzinean. Ondoko asteetan, eskualdeko hautetsi guztiei Euskal Herriko lehen instituzio nazionalaren berrosaketa prozesuan parte hartzeko gonbitea eginen diete. 

Eskualdeko deialdi honetan Baztan, Lesaka eta Iturengo alkateak egon dira eta beraiekin BILDUko Bertizarana, Bera eta Baztango zinegotziak eta Baztango NaBai2011ko zinegotzia ere bai. Heldu den ekainaren 30ean Udalbiltzak lehen bilera eginen du Iruñean Baluarten, eta hitzordu horri begira, eskualdeko sentsibilitate guztietako zinegotzien atxekimendua bilatuko da.