ESKOLA TTIKIEN BESTA ARRAKASTATSUA ERRATZUN









Erratzun ospatu da aurten Baztan-Urdazubi-Zugarramurdiko Herrietako Eskolen besta eta egun osoan barna giro ederrean joan da.
Goizean jende aunitz Erratzuko sarreran elkartuz, bi taldeetan abiatu dira Gorostapolorat: Batzuk jinkana baten bidez IƱarbildik eta bertze batzuk zuzenean. Han irrien lagunen emanaldi sorpresa izan dute gozatzeko eta ondotik denak Fanfarronak fanfarrearekin bazkarirat hurbildu dira.
400 pertsona inguru bildu dira bazkarian musika, kantu, zozketak, tirolina eta aurpegi margotuekin gozatuz.  
Aipagarria da Guraso elkarteak eta herriak auzolanean egindako 
antolaketa.