MURRIZKETEN KONTRAKO ELKARRETARATZEA UPNren EGOITZAREN AITZINEAN

Biharko grebaren harira gaur UPNren egoitzaren aitzinean elkarretaratzea egin da. Guardasolpean 25 bat pertsona elkartu dira ordu erdiz, UPNk babesten eta martxan paratzen dituen murrizketen kontra protesta eginez.
Bertan biharko greba egunaren egutegiaren berri eman dute:

  • 8etan piketeak Ordokin
  • 9etan piketeak BMn hasita
  • 12etan Manifestazioa Elizondon BMtik hasita
  • 5:30etan eskualdeko Manifestazioa Donezteben