BAZTANGO GARAPENERAKO ELKARTEAK WEBGUNEA ALDATU DU


Asociación para el desarrollo de Baztan-Baztango Garapenerako elkartearen webgunea, atzoz geroztik aldatu dutela begibistakoa da; orain artioko helbidea ww.adesarrollobaztan.com zen, oraingoa berriz www.desarrollobaztan.es. Atzo igorri genuen komunikazioa lehenengo webguneari buruzkoa zen, bigarrenaren erregistratzailea komunikazio enpresa bat da – horrek erran nahi du komunikazio enpresa bat ordaintzeko aski diru dutela -. Nolanahi ere den,www.adesarrollobaztan.com oraino martxan dago eta, azkeneko miaketa egin delarik, bertarat sartuta www.desarrollobaztan.eserat zuzenean bideratzen dute.