“AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK ETA SOZIALAK” JARDUNALDIAK ATARRABIAN


Herri Ekimenak herritarrei zuzendutako jardunaldi irekiak antolatu ditu eta bertan parte hartzera gonbidatu. Maiatzean abiatu zen prozesua akitzea da asmoa, helburu hauek zehaztu dituztelarik:
  • Nafarroako aurrekontuetan aintzat hartu ez diren behar sozialak antzeman
  • Gobernuak burutzen duen gastu eta zerga-politika desegokia salatu
  • Behar sozialei erantzuteko, kalitatezko zerbitzu publikoak exijitu
  • Urtero burutzen den aurrekontuen eztabaidan eragile sozialen parte hartzea eskatu
  • Jardunaldietan onartutako proposamenak herritarroi eta instituzioei nola helarazi eztabaidatu

NOIZ: Urriaren 26 eta 27 (ortzirala eta larunbata) 17:30etan
NON: Atarrabiako Kultur Etxean