BARRASKILOAK KONTSUMO ELKARTEA ABIAN DA



Barraskiloak kontsumo elkarteak bere burua aurkeztu zuen atzo Elizondoko Arizkunenean egin zuen batzarrean. Denera 25-30 lagun hurbildu ziren egitasmoaren berri izatera eta sustatzaileek aipatu zutenez, oraino eratze fasean dagoen egitasmoa da, hortaz, bazkide egiteko asmoa duten guztiekin adostu beharrekoa. Kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harreman zuzena bulkatuko dute, betiere, produktu ekologikoak eta sasoikoak eskuratzeko. Modu berean, eskualdean ekoizten ez diren produktuak ahalik hurbilenetik ekartzen saiatuko dira. Dagoeneko lokal bat hitzartua dute, Oronoz-Mugairen eta taldea abiarazteko bazkideak bilatzen ari dira, izan ere, proiektua aitzinerat ateratzeko, astero hiru-laur orduz liberaturik egonen den pertsona kontratatzea aurrikusi baita. Ondoko batzarra abenduaren erdi aldean eginen da eta orduan eztabaidatu era erabakiko dira kontu guztiak. Elkartea, hasieran, eskualde mailakoa izanen da, hau da, Baztan-Malerreka-Bortziriak mailakoa; denborarekin, indartu ahala, deszentralizatu eta bailara bakoitzean kontsumo elkarte bana izatea litzateke helburua.
Izena emateko: barraskiloak@gmail.com edo telefono hauetan: 678445521 (Ruth) edo 625106426 (Felix)