ERRATZUKO KULTUR ELKARTEAREN TAILERRAK MARTXAN


Ikasturte hontako tailerrak martxan paratu nahi dituzte Erratzun eta antolatzeko eta izena emateko ortziral hontan, Urriaren 19a elkartuko dira Erratzuko Lixutegian iluntzeko 9:30etan
Hauek izanen dira:

  • KANTU ZAHARREN Tailerra. Astelehenetan 9:30etan hasita. Ikasturte osoan.
  • EUSKAL DANTZEN Tailerra. Ortziral ( 7:30 ) eta larunbatetan ( 4:30 ). Ikasturte osoan.
  • FANFARRONAK, fanfarrearekin musikan aritzeko Tailerra. Ortziraletan,  iluntzeko 9etan. Hilabetean behin.
  • AMARIK GABEKO SUKALDARITZA Tailerra. Oinarrizko menuak eta platerak prestatzeko pentsatua. Asteazkenetan, iluntzeko 7:30etan. Azaroan.
  • IRUDI DIGITALA tratatzeko Tailerra. Ortzegunetan, iluntzeko 7etan. Ilbeltzan.
  • JOSTEKO Tailerra. Hastapenak; oinarrizko joskerak ikastako. Asteazkenetan,  iluntzeko 7etan. Apirilan.
  • MASAIAK emateko Tailerra. Asteazkenetan, iluntzeko 8etan. Maiatzan.