URRIAREN 14ean DESKONKISTA KOLEKTIBOA DONAPALEUN!!!


1512ko uda akitzerako Nafarroak amore eman zuen espainiar armadaren aitzinean: Erresuma konkistaturik zegoen. Osoki ? EZ ! Donapaleura bildu ziren merinalde guztietatik eskapo etorritako patriotak, eta bertan,  Liberazio Armada osatzera deitu zuten buruil hondarrean: “ Erresuma neutrala indarrez usurpatu, okupatu eta tiranizatu” zutenen kontra. Bi aste beranduago, milaka bolondresez osatu oldea abiatu zen Iruñerat,  Nafarroa bere Independentzia berreskuratzeko zorian zen…
Egitate historiko hontan oinarri, DESKONKISTA KOLEKTIBOA aldarrikatuko da  Donapaleun,  Nafartar Naturalak kolektiboak deiturik. Euskal Herri guzia deitua da, Gaskoina, Bearno eta Kataluniako barrideak ere..
Informazio gehiago: deialdia eta egitaraua