SORTU-ren ERATZE PROZESUA ABIAN DA BAZTANEN

Euskal Herri osoan bezala, Baztanen ere SORTU sortzeko, hau da, ezker abertzalaren erreferente politiko berria sortzeko, eztabaida prozesua martxan dago. 
Modu horretan lehen eztabaida saioa heldu den azaroaren 17an eginen da, alderdi politikoaren oinarri ideologikoen inguruan hain zuzen. Hitzordua Arizkunenea kultur etxean izanen da goizeko 10etan.
Lehendabiziko eztabaida honi bertze hiruk jarraituko diote, horrela, abenduaren 15ean ildo politikoaren eztabaida eginen da, urtarrilaren 26an antolaketa eta funtzionamenduarena eta, akitzeko, otsailaren 9an, barne hauteskundeak. Prozesuaren lehen zatia, haatik, otsailaren 23an akitu da, orduan eginen baita I. Kongresua eta Sorturen sorrera ekitaldia.
Eztabaidak egin ahal izateko oinarrizko materialarekin liburuxkak atera dira, Baztanen dagoeneko banaketa hasi dugu eta, denera, 200 liburuxka inguru banatuko dira. Nolanahi ere eztabaidetarako liburuxkak www.sortu.net gunean euskarri digitalean jende guztiarendako eskuragarri daude. Eztabaida hauetan jendeen parte hartzea sustatzeko metodologia parte hartzaile eta berritzaileak erabiliko dira, hortaz, arlo aunitzetan berrikuntzak sumatuko dira. Bertzalde, Sorturen prozesuaren testuinguruan ere, azaroaren 8an Iruritan atseko 7:30etan Bilgunean aurkezpen bat eginen da, bertan Sorturen prozesuaren berri ematen duen bideoa eta solasaldittoa eskainiko dira. Lehenago ekainean, Baztan mailako aurkezpena egin zen.