SORTUren II. EZTABAIDARAKO DENA PREST BAZTANEN

Sorturen eratze prozesua aitzinerat ari da eta heldu den abenduaren 15ean, Ildo Politikoari buruzko txostenaren eztabaida-batzarra eginen dugu Baztanen. 
Hitzordua, aitzineko aldian bezala,  Elizondoko Arizkunenea kultur etxean izanen da, goizeko 10etan. Faborez puntual agertu, eztabaida bideo-emanaldi batekin hasiko baita. Gainerakoan, honetakoan ere eztabaida aberasgarriaz gain,hamaketako ederraz gozatzeko aukera izanen da.
Modu berean, oroitarazi, abenduaren 15eko saioan, Oinarri ideologikoen txostenak Euskal Herri mailan izan dituen proposamen alternatiboak bozkatuko direla.
Ah, oraino txostena iritsi ez bazaizu, lasai, ondoko egunetan iritsiko zaizu; betiere jakin ezazu bertsio digitala denen eskura dagoela.
Animatu eta parte hartu!!


  • Abenduaren 15a, goizeko 10etan