BARRASKILOAK KONTSUMO ELKARTEAREN INAUGURAZIOA

Asteazkenean inauguratu zuten barraskiloak elkartea Oronozen.
Kontsumo, ekoizpen eta harreman ohiturak hobetzeko beharra ikusita sortu zen elkartea eta bere helburu nagusia ingurunearekin bat egingo duten bizimodu ereduak bulkatzea da
Horrekin batera elkarteak ideiak trukatzeko, lantegiak, hitzaldiak eta ikastaroak antolatzeko, eta antzeko egonezinak dituzten barrideak elkartzeko lekua izatea nahi dute.
Lokala astean bi aldiz irekiko dute kideek erosketak egin ahal izateko: asteazkenak Asteazkenetan 18:00etatik 21:00etara eta Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara
Kidea egin nahi izanez gero edo bertze edozein informaziorako: barraskiloak@gmail.com