BAZTANDARREN BILTZARRAK 50 URTE


Aurten 50 urte eginen da Baztandarren Biltzarra ospatzen dela eta hori gogoratzeko ekitaldi desberdinak eginen dituzte urtean barna eta herriz-herri. Logotipo kanta eta lema berezi bat sortu dituzte, helburuetatik ekintzetara pasatzeko asmoz.  “eskuaraz barra barra“. Izanen diren ekitaldien artean, otsailako hauek aipatu zituzten:

  • Almandozen hasiera eman zion herriz herri mugituko den azken 40 urteetako argazki erakusketa.
  • 4ean Santa Ageda eskea Elizondon atsaldeko 19:00etan
  • 23an, Iruritako gazteekin elkarlanean Euskararen eguna Iruritan.
  • 23 eta 24an Azpilkuetan argazki erakustaldia 
  • 24an ere, Gaztelu Taldearen kantaldia da Zigako Elizan.


Hilabete guzietako lehenengo larunbatetan kantuz Elizondoko karriketan. Hortaz aparte hilabetero herri desberdinetan ekitaldi gehiago izango dira eta hauen berri www.baztandarrenbiltzarra.com web orrian egonen dira.