BAZTANGOIZA KANTUZ

Larunbateko kantu afarian 80 bat kantuzale bildu ziren Amaiurko Gaztelu elkartean. Herrietako harremana bultzatzeko asmoz Amaiurko Talde Basak antolatutako ekimenean giro ederra sortu zen. Zintzurrak berotu ondotik gelditu gabe kantuz aritu ziren goizeko ordu ttikiak arte.