
Espainiako estatuak bere eroaldi errepresiboan Euskal Herriko gisa guztietako erakunde, komunikabide, talde eta elkarte ezkertiar eta abertzaleak legez kanporatu ondotik 2008ko irailean Guardia zibilak Ekinen aurkako sarekada egin zuen Nafarroan.
Polizia operazio horren ondorioz Ernestok ihes egin behar izan zuen, nahiz Euskal Herrian ireki den aldi poliko berriaren testuinguruan Urruñan bizitza normal eta publikoa egiten zuen. Nolanahi ere den 2012ko urtarrilaren 25ean Frantziako poliziak Urruñan atxilotu eta Grande Marlaska espainiako entzutegi nazionaleko epailearen eskaera onartuz 2012ko otsailean espainiaratu zuten. Azkenik, frantziako eta espainiako estatuko kartzeletan hiru hilabete pasatu ondotik 2012 ko apirilean espetxetik epaiketa noiz eginen zain bermepean (25.000 euro ordaindurik) atera zen.
Estatuaren jazarpena eta epaiketaren mehatxua gora-behera azkeneko hilabete hauetan eguneroko bizimodura laketzeko eta liburua idazteko aukera izan du.