GOIENER KONTSUMITZAILEEN ENERGIA KOOPERATIBA EZAGUTZEKO SOLASALDIA BERAN


Berako Udaleko Garapen Batzordeak antolatua, Goiener kontsumitzaileen energia Kooperatiba ezagutzeko hitzaldia eginen da “Iberdrolatik haratago, badago alternatibarik?” titulupean.
Kontsumitzaileen energia kooperatiba bat zer den, nola funtzionatzen duen, eta nola parte hartzen ahal dugun ezagutzeko aukera izanen da, Goienerreko Santi Ochoa de Eriberen eskutik. 
Goiener irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, Goierrin sortua, eta %100 energia berriztagarrien bidez sortutako energia sortzeko asmoarekin elkartutako ehundaka herritar biltzen dituena. Elektrizitate berdea merkaturatuz lortzen diren irabaziak kooperatibara bueltatzen dira berriz, eta bazkideek erabakiko dute zertara bideratu diru hori. Bazkideek energia sorkuntza berriztagarriko egitasmoetan inbertitu ahal izanen dute, kooperatibak berak kontsumituko lukeena
  • NOIZ: martxoaren 21, ortzeguna 18:00etan
  • NON: Beralandetan